Laino ilunak ikusten
goizean goizko zeruan
lehioak bustirik daude
otzak hiltzen jaiki naiz
berririk ez dakar egun onek
keska gabe hartuko dut
kafesne bat lasai lasai
Norbaitek ba ote du esan
gaur zerbait gertatuko dan
gure bizimodua
poztutzeko
edo agian aldatzeko
eguzkiak alde batetik irten
eta bestetik
sartzen da
baina bihen bitartean
inork ez daki zertan dan
bakarrik
berriz
etorriko dela
Laino ilunak ikusten
goizean goizko zeruan
lehioak bustirik
daude
otzak hiltzen jaiki naiz
egun berri bat daukagu hemen
orain bakarrik
behar dugu
itxaropena zaindu eta inoiz ez galdu
egun denak ez dira berdin
Delirium Tremens